XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ai, zozo, zozo! Ez duzu gehiago ihes egingo hemendik, e, gaiztoto? esaten zuen Katixak nire malkoak ikusita.

Egia esan, nik orduan bertan, jan ondoren, ez neukan ihes egiteko gogo handirik.

Ondo bizi nintzen. Baina denbora pasa ahala, ahaztu egin zitzaion neska horri niri janaria ekartzea eta izugarrizko goseak pasatzen hasi nintzen.

Eta goseak ez du barkatzen!

Orduan bai, orduan, eguneko hogeita lau orduak kaiola hartatik nola ihes egin asmatzen pasatzen nituen.

- Nola egingo dut ihes? Nola irtengo naiz hemendik?

Saiatu, saiatu nintzen, baina gogorrak zeuden benetan kaiola hartako burdinak eta ezin ezertxo ere egin!

Garbi zegoen nik bakarrik ezin nuela ihes egin kaiola hartatik!

Orduan pentsatu nuen:

- Nire alboko orrian dagoen lehoinabar indartsu horrek hautsiko lituzke burdinak.

Esan nion lehoinabarrari:

- Lagunduko al didazu hemendik ihes egiten?